thinking Fadura. Getxoko Kirol Parke Berria

thinking Fadura

'thinking Fadura. Getxoko Kirol Parke Berria’ herritarrek parte hartzeko prozesua da, Getxo Kirolak-ek bultzatua, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta espazio publiko berri bat diseinatzeko, bertan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak izanik.

thinking Faduraren helburua da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean praktikatzea bultzatzeko, ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko.

Faseak eta garapena

Parte hartzeko prozesuan garapenerako bi une jasotzen dira: lehen fasea, diagnostikoarena, 2017ko ekainean amaitutakoa; eta herritarren parte-hartzea sozializatzeko eta aktibatzeko bigarren fasea, 2018ko apirilean hasi eta urte bereko azaroan amaitua, Fadurako parke berriaren paisaia eta hiri antolamendurako aurreproiektua eginda.

Aldi berean, lehen esku-hartzea burutu da Garagardotegi zaharrean, parte hartzeko prozesu espezifikoaren bitartez, eta hori ere ekipamendua birgaitzeko aurreproiektua egitearekin amaitu da; aurreproiektuak aurrera jarraitzen du.

Parte hartzeko prozesua erabat dokumentatuta dago thinkingfadura.eus web orrialdean eta sare sozialetan #thinkingFadura etiketarekin.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

Getxo Kirolak

  • Instagram
  • Youtube

Getxoko Udala

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +