Getxo Kirolak sareetan

‘#GetxoKirolak, hiri osasungarriagoa komunikatzen eta lortzen laguntzen duten kirolarien komunitatea eraikitzen’ Getxo Kirolakek bultzatutako proiektua da, udalerriko kirol-ehunari eta herritar aktiboei zuzendua; tartean, klubak, elkarteak, ekimenak, erakundeak eta/edo kirolarekin lotutako enpresak eta Getxoko herritarrak. Proiektuaren helburuak honako hauek dira:

- Getxon kirol-jarduera bultzatzea.
- Udalerriko kirol-komunitatearen artean topaketa digitala proposatzea eta adostea.
- Jardueraren komunikazioan autonomia lortzeko beharrezko trebakuntza teknologikoa eta aholkularitza eskaintzea.
- IKTeen eta kirol-jardueraren eremuan jardunbide egokiak detektatzea eta hedatzea.
- Kirolaren balioak azpimarratzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zeharkako erreminta gisa.

Ekimena 2015. urtean jarri zen abian, eta udalerriko 200 lagun baino gehiagok eta 50 bat kirol klub eta elkartek hartu zuten parte, komunitateak eta kirolarekin lotutako pertsonak konektatzeko erreminta digitalak aprobetxatuaz.

Kirol klubei eta elkarteei zuzendutako ibilbide-orrian ondorengoak sartu ziren: trebakuntza teknologikoa, hausnarketa eta orientazio estrategikorako topaketak, ekintzarako deiak eta segimendurako eta laguntzarako denboraldia.

Proiektuaren emaitza gisa, komunitate konektatua sortu zen, hiri osasungarriagoak eraikitzeko ardatz nagusi moduan kirolari balioa eman eta ikusgai egiten duena. Gaur egun, komunitateak lanean jarraitzen du, eta sare sozialetan komunikazio-inpaktuak zabaltzen ditu #GetxoKirolak hashtag bidez.

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua

Abisu horiak:

- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 12:00ak arte eta ostegun osoa.

- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko inpaktua, asteazkenean 03:00etatik 06:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunean 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etattik 19:00etara.

- Gomendazioak

Getxo Kirolak

  • Instagram
  • Youtube

Getxoko Udala

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +