Berriak

2019/2020 Ikastaroak

2019/07/12

Getxo Kirolak-en kirol-ikastaroen denboraldi berrian izena emateko epea ireki da

Fadura eta Gobelan 26 modalitateko 400 ikastaro baino gehiago antolatuko dira

Getxo Kirolak-ek datorren denboraldian antolatuko dituen kirol-ikastaroetan izena emateko epea irekita dago irailaren 10era bitartean. Jarduerak kirolen udal erakundean abonatutako pertsonentzat dira, eta Fadurako eta Gobelako kiroldegietan emango dira. Denboraldi honetan, 26 modalitate ezberdineko 400 ikastarotik gora antolatuko dira.   

Aurreinskripzioa Getxo Kirolak-en web orrialdearen bitartez izapidetu daiteke, kiroldegietako bulegoetan asteko edozein egunetan eta goiz edo arratsaldeko ordutegian ematen den sarbide-gako pertsonalaren bitartez. Aurrez aurre egin nahiago duenak eskaera Fadurako edo Gobelako bulegoetan aurkeztu ahal izango du goizetan, 8:00etatik 14:15era, eta irailaren 2tik 20ra bitartean, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, hots, 8:00etatik 19:30era.  

Guztira, 5.700 plaza baino gehiago eskaintzen dira, eta horietatik 1.000 inguru aurreko denboraldian ikasteko zikloko ikastaroetan parte hartutako ikasleentzat gordetzen dira eta gainerakoak inskripzio berrietarako. Denboraldi honetan, berrikuntza gisa, haurrentzako eta haurdun dauden emakumeentzako igeriketa-ikastaroak Getxo Igeriketa Waterpolok emango ditu. Hori dela-eta, ikastaro horietan izena emateko zuzenean klubera jo beharko da abuztuaren 1etik aurrera eta irailaren 6ra bitartean www.getxoiw.com  web orrialdearen bitartez. Horrez gain, klubak herritarrak artatzeko zerbitzua eskainiko du Faduran uztailean (9:30-13:30 eta 17:30-20:00) eta abuztuan (9:30-13:30). info@getxoiw.com posta elektronikoa ere badu zalantzak argitzeko edo maila egiaztatzeko probetarako hitzordua hartzeko, hala eskatzen duten ikastaroetan.    
Getxo Kirolak-ek ikastaroen programa osoaren inguruko liburuxkak ditu Fadurako eta Gobelako bulegoetan. Modu berean, informazio eguneratua kontsulta daiteke kirol erakundearen web orrialdean.  

Alerta Laranja

Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio iraunkorragatik asteaskeneko 15:00etatik osteguneko 03.00ak arte.

Gomendioak

Abisu horia:
- Itsasaldea. Nabigazioa, asteaskeneko 21:00etatik osteguneko 03.00ak arte
- Prezipitazio iraunkorragatik 03:00etatik 06:00ak arte (osteguna)

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +