Berriak

Kanpoko igerilekuak

2019/06/13

Udako denboraldia hasiko da Fadurako igerilekuetan

Ostiraletik, hilak 14, eta irailaren 15era bitarte, Fadurako kanpoko igerilekuen ohiko ordutegia aldatu eta udako ordutegia jarriko da. Igerileku olinpikoa astelehenetik ostiralera irekita egongo da 7:30etik 21:30era (asteburuetan 8:00ean irekiko da) eta kanpoko gainerako espazioak –berdeguneak eta haurren igerilekuak– 10:00etatik 21:30era bitarte.

Igerilekuen erabiltzaileek, bestalde, kafetegi-zerbitzua irekita izango dute 10:30etik 20:30era. Aurten, gainera, udako karta berria eskainiko da, hots, errazioak, ogitartekoak, sandwichak eta entsaladak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +