Berriak

Udaldi honetako Getxoko kirol campusen eskaintza

2019/06/07

Guztira 24 kirol campus dira Getxon egingo direnak aurtengo udan, ekainaren hondarretik irailera bitartean, udalerriko kirol elkarteek antolatuta Getxo Kirolaken laguntzarekin.

Eskaintzak kirol modalitate askotarikoak biltzen ditu: gimnastika erritmikoa, hockeya, surfa, kayaka, bela, padel surfa, arraunketa, igeriketa, multikirola, skatea, futbola, eskalada, tenisa, irristaketa, xakea, errugbia, triatloia eta atletismoa. Horiekin guztiekin batera, campus barneratzaile eta egokitu bat ere egingo da, Haszten elkarteak antolatuta. Campusak hainbat tokitan egingo dira, hala nola Fadura, Gobela eta Andra Mariko kiroldegietan, Arriluzen, Kirol Portuan eta Arrigunagan, kirol modalitatearen arabera.

Kirol campusak eskolako opor garaian antolatzen dira, herriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko eta familia eta lana bateragarri egiteko.

Udako kirol kanpusa (PDF / 79 Kb)

Alerta Laranja

Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio iraunkorragatik asteaskeneko 15:00etatik osteguneko 03.00ak arte.

Gomendioak

Abisu horia:
- Itsasaldea. Nabigazioa, asteaskeneko 21:00etatik osteguneko 03.00ak arte
- Prezipitazio iraunkorragatik 03:00etatik 06:00ak arte (osteguna)

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +