Hurrengo ekitaldiak
    Ez da sarrerarik aurkitu agendan
Ikusi jazoera guztiak

Nabarmenak

Egin kirola etxean!

Egin kirola etxean!

Getxo Kirolak-ek zuzeneko klaseak ematen ditu Internet bidez erabiltzaileentzat

Koronabirus krisia

Koronabirus krisia

Koronabirus krisia dela eta, eta beste abisu bat eman arte, Fadurako, Gobelako eta Andra Mariko kiroldegiak itxita daude.

Informatzen jarraituko dugu.

Thinking Fadura Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan

Thinking Fadura Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan

Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak Euskadin Thinking Fadura proiektua aukeratu du herritarren partaidetzaren eremuan ezagutza transferitzeko. OGP Euskadik thinking Fadura Getxo Kirolak-ek Fadura kirol-parke berria diseinatzeko herritarren laguntzarekin sustatu duen proiektu pilotua aukeratu du, herritarren partaidetzak herri-administrazioen barne-egituran zer-nolako eragina duen aztertzeko.

Getxo Kirolak-ek “Good Governance in Youth Sports Clubs” ekimeneko partaidea

Getxo Kirolak-ek “Good Governance in Youth Sports Clubs” ekimeneko partaidea

Getxo Kirolak “Good Governance in Youth Sports Clubs” proiektuan parte hartzen duten hiru erakundeetako bat da. Proiektua Europar Batasunaren Erasmus+ Sport Programak aldi berean finantzatutakoa da, kirol-erakundeetan gobernamendu ona sustatzeko; izan ere, modu horretan, kirolari gazteenen babesa bermatu daiteke.

thinking Fadura

thinking Fadura

thinking Fadura Getxo Kirolak-ek Fadurako kirol-parke berria diseinatzeko bultzatzen duen parte-hartze prozesua da.

Hona hemen parte hartze prozesuaren emaitzak.

Getxo Elika

Getxo Elika

Elikadura osasungarriaren inguruan elkartzeko espazioa 

Getxo Elika Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako arloak eta Getxo Kirolak-ek sustatutako ekimena da, gure osasunaren funtsezko pieza bezala elikadura osasungarria bultzatzeko. Topaketarako, trukerako eta inspiraziorako espazio irekia eskaintzen dugu; bertan, balioa ematen eta ekintzailetzarako aukera berriak sortzen dituzten emaitzak prestatzen ditugu.


GetxoAktibatu

GetxoAktibatu

Besteak beste, kirola, artea, kultura edo elikadurarekin zerikusia duten jarduerak bultzatzen ditugu; bertan, Getxoko herritar guztiek, profesionalek, saltokiek eta elkarteek parte har dezakete.

Getxon saltokiren edo negozioren bat baduzu, profesionala bazara edo udalerrian bizi bazara eta kaleko jardueraren bat proposatu, tailer edo hitzaldiren bat eman edo, besterik gabe, besteek horrelakoak egiteko zure lokala utzi nahi badiezu, GetxoAktibaturekin egin dezakezu!

#GetxoKirolak

#GetxoKirolak

Hiri osasungarriagoa komunikatzen eta lortzen laguntzen duten kirolarien komunitatea eraikitzen, Getxo Kirolak-ek bultzatutako proiektua da, udalerriko kirol-ehunari eta herritarrei zuzendua; proiektua Getxoko kirol-jardueraren komunikazio banatua bultzatzeko asmoarekin sortu da.

#GetxoKirolak etiketa proposatzen da denentzako topaketa digitalerako lekua bezala, modu horretan udalerrian kirolarekin loturiko pertsonak eta agenteak konektatzeko erreminta digitalak aprobetxatuaz.

Getxo, Europako Kirolaren 2014ko Hiri Onena

Getxo, Europako Kirolaren 2014ko Hiri Onena

Kirolaren Hiriburuen eta Hirien Europako Elkarteak emandako saria. Getxok Kirolaren Europako Hiri Onena Saria jaso zuen 2014. urtean. Saria urtero ematen dute, eta, besteak beste, honako hauen inguruko alderdiak aintzat hartzen dituzte: kirolaren bidez osasuna hobetzea adin guztietan; ekitaldiak eta txapelketak antolatzea; jarduera fisikoaren bitartez sustatzeko, berritzeko eta gizarteratzeko programak; eta, azkenik, hiriak eskaintzen dituen ekipamenduak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +