Berriak

“Gidabaimena euskaraz”

2019/06/25

“Gidabaimena euskaraz” kanpainaren beste edizio bat abian

Getxoko Udalak beste urte batez Gidabaimena Euskaraz kanpaina sustatuko du, Bizkaiko hainbat udalekin elkarlanean eramaten da aurrera, ALKARBIDE, Euskara Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen,  Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta baita udalerriko bost autoeskolen kolaborazioarekin ere. Kanpaina 17 eta 23 urte bitarteko gazteen artean sustatuko da, animatzeko gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egitera.

Aurreko edizioetan bezala, Udalak 100 euroko diru-laguntza ematen segituko du azterketa teorikoa egiten duten gazteei eta 100€ko txartelak zozketatuko ditu gasolina erosteko. Kanpainaren berri emateko, Udalak foileto baten 2.000 ale eta 100 kartel argitaratu ditu, kanpainaren eta Getxon kolaboratzen duten autoeskolen berri emateko, hau da, Amezti, Arias, Drive, Manolo eta Gidatu (Uribe Kosta izenekoa izandakoa).  

GDB 2019

 Gasolina erosteko txartelen zozketa

41 gazte getxotarrek jaso zuten 100€ko diru laguntza 2018an, gida- baimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin ondoren. Udalak horien artean zozketatu ditu gasolina erosteko 100€ko hiru txartel eta horiek Ana Gutiez, Ilargi García eta Itxaso Gorbeña gazteentzat izan dira.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +