Hurrengo ekitaldiak
    Ez da sarrerarik aurkitu agendan
Jazoera guztiak ikusi

Nabarmenak

Zineadin (Zinea +60)

Zineadin (Zinea +60)

Zineadin pelikulen proiekzioen zikloa abian da, Udalak 60 urtetik gorako pertsonentzat antolatutako jardueren egitarauaren barruan, Getxo Lagunkoia proiektuaren harira, Romo Kultur Etxean.

Zikloa bigarren urtez jarraian egingo da, eta oraingoan zortzi filma eskainiko dira, ondo pasatzeko, hausnarketa egiteko eta adinekoen bizipen garrantzitsuak partekatu ahal izateko. Saio bakoitzean aurkezpen labur eta ondorengo solasaldian, pantailan ikusitakoaren ondoren, publikoak emozioak eta pentsamenduak partekatu ahal izango ditu. Tokia bete arte doako sarrera izango duten proiekzioak 18:30ean hasiko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +