Aurkezpena
Bulego Nagusia
Foru kaleko 1
48992 Algorta
Tfnz: 94 466 00 63
hezkuntza@getxo.eus
Irakaskuntza zerbitzua Gizarte Zerbitzuen eta Komunitate Esku Hartzearen Arloari atxikita dago. Beraren eginkizun nagusia, legeak udalerriei esleitzen dizkien eskumenak kontuan izanik, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoak kontserbatu, mantendu eta zaintzeko lanak egitea da, baita hezkuntza administrazioarekin lankidetzan aritzea ere.
Alor honetan, ikastetxeen eguneroko eskaerei erantzuteaz arduratzen da, baita beste udal sail batzuekin eta gainerako hezkuntza administrazioekin jarduketak koordinatzeaz ere. Era berean, ikastetxeekin koordinatutako programak egiten ditu, eskola ordutegiaren barruan eta kanpoan, kasu batzuetan udalak finantzatzen dituenak, eta beste batzuetan Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetzan egiten du.