Berriak

Udalak 3.207 laguntza

2018/12/19

Udalak 3.207 laguntza onartu ditu familientzat heziketako gastuetarako

Getxoko Udalak 3.207 banakako diru-laguntza onartu ditu, 150.000€ko zenbatekoak, familia getxotarrei 2018/2019ko ikasturtean seme-alaben heziketako gastuak ordaintzen laguntzeko.

Guztira 3.670 banakako eskaera aurkeztu dira, eta horietatik 3.207 onartu ditu Udalak; 462 atzera bota ditu deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik, eta 1 ez da onartu, epez kanpo aurkeztuak izateagatik. Emandako 706 eskaera Haur Hezkuntzako ikasleei dagokie, 1.534 Lehen Hezkuntzako ikasleei eta 967 Bigarren Hezkuntzakoak dira.

Onartutako eskaerak, iaz baino 479 gehiago, deialdirako aurreikusitako 150.000 euroko aurrekontu-kreditua gainditzen zuenez, eta oinarri arautzaileetan jasotzen denez, diru-laguntza guztiak hainbanatu dira, era proportzionalean. Horrela,  diru-laguntza eskaera bakoitzeko kopuru zehatz bat emango da, hurrengo irizpide hauen arabera:

-  176.000€ arteko balio katastrala duen etxebizitzan bizi diren familiek gehienez 43,34€ jasoko dituzte (Haur edo Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzeko) eta 57,79€ (Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzeko).

-  176.000 eta 244.000€ arteko balio katastrala duten etxebizitzetan bizi direnek gehienez 38,52€ jasoko dituzte (Haur eta Lehen Hezkuntzakoek) eta 43,34€ (Bigarren Hezkuntzakoek).

Diru-laguntza hauek beste entitate batzuen  diru-laguntzarekin, diru-sarrerarekin edo baliabideekin bateragarriak dira, Diru-laguntzen Udal Ordenantzak ezarritakoaren arabera. 

- informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +