Berriak

EIKEN aipamena

2019/03/18

EIKEN aipamena Getxoko lan baterako “Eman minutu 1 Interkulturaren alde” lehiaketan

Sonia Flores Paz getxotarrak irabazi du EIKENen aipamena UNESCO Etxeak, Getxoko Udalarekin elkarlanean, “Eman minutu 1 Interkulturaren alde” Nazioarteko Ikus-entzunezko Piezen Lehiaketan. Lanaren titulua Hilda banengo bezala da.    

Lehiaketa hau 2010 urtean jaio zen, gizartea Giza Eskubideen arloan kontzientziatzeko. Oraingo edizioan minutu bateko 60 lanek parte hartu dute. Frantzia, Peru eta Venezuelako bideoak jaso dira; baita Euskadi, Asturias eta Andaluziakoak ere. 

EIKEN aipamenak saria jaso ez duen eta teknika digitalen erabileraren aldeko apustu hoberena egin duen Euskadiko ikus-entzunezko piezarik hoberena saritzen du, kalitatezko, proposamen berritzaile eta originala aurkeztuz.

Saria ostiralean, martxoak 15, EITBeko egoitzan egindako ekitaldian eman zuen Rocio de las Muñecasek, Bilbao Seriesland Jaialdiako zuzendariak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +