Osoko Bilkura zuzenean

Udaleko uztailaren 26ko osoko bilkura

Goiko irudiaren gainean sakatuz, Getxoko Udaleko 2017ko uztailaren 26ko osoko bilkura ikus dezakezu

Gai-zerrenda

  • 136.- Getxoko Udalbaltzak 2017ko ekainaren 28an egindako aurreko ohiko osoko bilkurako akta onesteko proposamena. 

Ogasuna, Kontuak, Ekonomia-Sustapena, Giza Baliabideak, Hezkuntza, Gazteria eta Euskara

  • 137.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailaren apirilaren 6ko 230/2017 zenbakidun epaiaren kontuan ematea.
  • 138.- Udal-Diruzaintzaren hiruhileko txostenaren berri ematea, 15/2010 legearen laugarren artikuluan xedatutakoa bete beharrez (2017ko 1. hiruhilekoa).
  • 139.- Udal-Diruzaintzaren hiruhileko txostenaren berri ematea, 15/2010 legearen laugarren artikuluan xedatutako bete beharrez (2017ko 2. hiruhilekoa).
  • 140.- Kontu-Hartzailetzak paratutako 5/2016 zenbakidun txostenaren berri ematea, Bizkaiko lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzko 10/2003 foru-arauak, abenduaren 2koak, 70.63. artikuluan xedatutakoaren esanetara dagoela, otsailaren 3ko 2/2015 foru-arauak, Bizkaiko toki erakundeen finantza arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzkoak, egindako idazketa berriaren arabera, halaber, korporazioko lehendakariak igorritako txosten justifikatzailearen berri ematea.
  • 141.- Hainbat dekreturen berri ematea: aurrekontua gehigarrizko kredituz baliatuta aldarazi.
  • 142.- Kreditua erantsiarazteko dekretu batzuen kontu ematea.
  • 143.- Aurrekontuaren aldaketak finantzatzeko asmoz 2016ko udal aurrekontuaren likidazioarekin lortutako diruzaintzako gerakina 2017ko denboraldian (lehenengo eta bigarren hiruhilekoan) gastu orokorretarako erabiltzea dela eta, finantza-iraunkortasunaren 6/2017 zenbakidun txostenaren berri ematea.
  • 144.- Getxoko Andrés Isasi udal musika eskolako zerbitzugintzagatik ordainkizun den tasaren zerga-ordenantzaren aldarazpena behin-behinean onesteko proposamena.
  • 145.- Gehigarrizko kreditua ematea onesteko proposamena: 24.2- Iturribarri egikaritze-unitatean babes ofizialeko etxebizitza errentakoa sustatzea, Visesa Sozietate Publikoaren itundutako hitzarmenaz baliaturik.
  • 146.- 112. plaza ezabatzea, kontabilitateko eta fiskalizazioko erdi-mailako teknikari plaza bat sortzea eta kontabilitateko erdi-mailako teknikari lanpostua aldatzeko proposamena.

Hirigintza, obrak eta zerbitzuak eta ingurumena

148.- Udal-Ondasunen eta eskubideen inbentarioa 2016ko abenduaren 31ra begira aldarazita onesteko proposamena.

Mozioak eta Interpelazioak

  • 149.- PNV-EAJ eta EH Bildu udal taldeek elkarrekin batean aurkeztutako mozioa: Altsasuko gazteen kontra finantzak egin duen eskaera.
  • 150.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa, Udaltzaingoaren bulegoa Areeta-Romon ezartzeko.
  • 151.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa: ondasun higiezinen gaineko zergaren bidegabeko kobrantza.
  • 152.- GUK udal taldeak aurkeztutako mozioa, CES metodoa Getxon sartzeko.
  • 153.- GUK udal taldeak aurkeztutako mozioa, Neguriko geltoki zaharra kontserbatzeko.
  • 154.- GUK eta EH Bildu udal taldeek elkarrekin batean aurkeztutako mozioa, frankismoaren biktimen alde justiziaren eske udalak kereila sartzeko.
  • 155.- EH BIldu udal taldeak aurkeztutako mozioa, energia barriztagarria kontratatzeko.
  • 156.- Ciudadanos udal taldeak aurkeztutako mozioa, San Joseren parkea atontzeko. 

Galde-Eskeak 

LEGEZKO OHARRA

Parte-hartzaileei eta bertaratuko direnei eta jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela, eta bitartean argazkiak egingo direla; argazki zein grabazio horiek gorde, argitaratu edo zabaldu egin ahal izango dira Getxoko Udalaren Internet bidezko kanal eta plataforma ofizialetan. Halaber, bertaratuek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta norberaren eta familiaren intimitateari, irudiari eta ohoreari dagozkion beste eskubideak ere, honako helbide honen bitartez: Foru kalea, 1, 48992. Algorta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +