Gainbalio zergaren kontsulta-aurrerakina
Gainbalioa kalkulatzeko behar den informazioa:
- Aurrerapenaren eskaera egilearen izena (zergaduna edo haren ordezkoa)
- Ondasun higiezina identifikatzeko zenbaki finkoa (Ondasun Higiezinen ordainagirian agertzen da)
- Orain eskualdatu den ondasuna eskuratu zen data.
- Eskualdatze data edo, ez badago, aurrerapena eskatu den data.
Orain eskualdatu den ondasuna 1998ko urtarrilaren 1aren ondoren eskuratu bada, ondoko informazio hau ere aurkeztu beharko da:
- Jabetza-titulua frogatzen duen agirian dagoen eskuratze balioa.
- Oraingo eskualdatzearen ziurtagirian ageri den eskualdaketaren balioa, hura identifikatuz.
Imprimakina on-line bete eta bidali (gainbalioa@getxo.eus), ahalko da, edo hemen inprimatu eta eman:
- Zergak kudeatzeko bulegoa (Foru kalea 1, 48992. AlgortaEtxea, Udaletxea, 2. solairua)
- Telefonoa: 94 466 00 28
- Elkartean harrera ordutegia: 8:00etatik 14:00etara
- Herritarrentzako Arreta Bulegoak (Helbideak eta ordutegiak)
Likidazioko kontsulta-aurrerapena eskatzeko, bete ezazu hurrengo esteka hau klikatuz agertuko den formularioa, eta bidali Internetez: Gainbalioaren gaineko Zergaren likidazioko kontsulta-aurrerapena
Zenbatekoa 24 orduko epean kalkulatzen da. Hura jakiteko, eskaera egileak eskaeraren hurrengo egunean 944660028 telefono zenbakira deitu behar du, 08:00etatik 14:00etara bitartean.
Informazioa idatziz eskuratu nahi izanez gero, eskaera erregistro orokorretik pasa beharko da.
Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak ostiraleko 05:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara