Diru-laguntzak

Getxoko Udalerriko kultur elkarteei 2020. urtean urteko dirulaguntzak emateko deialdia

Eskariak aurkezteko epea

2020/04/30an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Getxoko udalerriko kultur elkarteei 2020. urtean urteko dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu
da.

2020ko maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak, 463/2020 Errege Dekretuak onartutako Alarma Egoera luzatzen duena, hurrengoa adierazten du: ekainaren 1etik, eten diren administrazio-epeen zenbaketa berriro ezarriko da, edo berriz hasiko da.

Beraz, deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1ean hasiko da eta uztailaren 1ean bukatu.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Oinarrietan jasota dagoen moduan, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak aurkeztutako proiektua gauzatu beharko du, eta emakida ebazpena eman ondoren, onuradunak bakarrik edukia aldatzea eskatu ahal izango du, betiere jarduera egiteko epea bukatu aurretik, eta aldaketa onartu ahal izango da, hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez diren bitartean. Bestalde, onuradunek jardueraren gastuak eta diru-sarrerak justifikatu beharko dituzte, proiektuarekin eta oinarrietan xedatutakoarekin bat eginez. Diru-laguntza beste zerbaitetarako erabiltzen bada edo justifikaziorik ez bada egiten, diru-laguntza itzuli beharko da.

Horregatik guztiagatik, gomendagarriena da aurkeztutako aurrekontu eta proiektu guztietan, kontuan hartzea gaur egungo inguruabarrak eta COVID-19-aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko ezartzen ari diren neurriak.

Laguntzen esleipena aurreko urtetan:

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +